
martxoak
26
18:30 /
20:30
San Telmo Museoa
Donostia
Gaur egungo komunikazio joera kaltegarrien aurrean, ba al dago alternatiba osasuntsuagorik? Zer dago gure esku, banaka nahiz kolektiboki?
Adituen hitzaldi eta esperientziez osatutako mahai-inguruarekin komunikazio modu onak planteatu eta, egin diren saiakeren inguruan aritzeaz gain, har ditzakegun konpromisoetaz arituko gara.
Hamargarren jardunaldia hamarrekoa izango da!
HIZLARIAK


Xabier Landabidea Urresti
Ikerlaria eta irakaslea
Zeintzuk izan dira eraldaketa teknologikoek ekarri dizkiguten onurak eta eskatu dizkiguten ordainak?

Estitxu Garai Artetxe
Komunikazioan aditua
Zer egin genezake komunikazio ahokulariok bidegurutze honetan? Zein ardura eta konpromiso har ditzakegu?
ESPERIENTZIAK

Ainhoa Mendibil Artetxe
Emun Kooperatiba
Zein toki du euskarak markagintzan? Talentua erakartzeko baliotzat jotzen al dugu? Barne zein kanpo komunikaziorako, zein muga eta aukera sortzen zaizkigu?

Mattin Solis Uitzi
Teks Elkartea
Zergatik egin fedibertsoaren aldeko hautua? Nola egin sare pribatiboetatik libreetarako trantsizioa?

Jordina Arnau Roig
Aholkularia
Nola sortu errelatoak giza eskubideen defentsarako? Komunikazioak balio al dezake etorkizun desiragarriak sortzeko?